Urteko azken ostiralean aurkeztu dute Aretako herri ekimen berria: kontsulta egingo dute, Laudiotik banatzearen aldekoak badira herritarrak, bestelako prozesua abiatzeko. Aurreratu dutenez, Udal hauteskundeen hitzordua baliatuko dute ekimenerako.
Areta Beti lelopean garatuko dute kanpaina, eta momentuz urtebeteko plangintza aurkeztu dute. Ordezkarien hitzetan, Bizkaiko Usansolo herriaren bidea hartu dute erreferentetzat Aretako prozesua prestatzean.
Izan ere, Galdakaotik bereizteko kontsulta deitu zuten. Espainiako Gobernuak, baina, lotesletza ukatu zion herri bizkaitarrari.
Galdera zein izango den urtarrilaren amaieran esango dute, osoko bilkurara eramango baitute mozioa. Bien bitartean, ekimena jendarteratzeari ekingo diote. Bozkalekuak ohikoak izango dira.