Laudioko Udalak ostiralean gogoratu zuen tenis pista estaltzeko konpromisoa mantentzen duela. Horretarako bi lan teknikoa gauzatuko ditu laster.
Alde batetik, 8.470 euro bideratuko ditu proiektua erredaktatzeko. Bestalde, Lurgintza enpresa kontratatu du ikerketa geoteknikoa gauzatzeko.
Biak aldi berean egingo badira ere, informazio geoteknikoaren arabera osatuko dute proiektua. Erakundearen asmoa da dena bukatzea martxoa baino lehen.
Horrekin, aurreikusiko dute nolako inbertsioa egin beharko duten tenis pistako estaldura jartzeko. Izan ere, egun 180.000 euro aurreikusi dituzte horretarako.