Laudioko Sugarrak saskibaloi taldeak campus berezia antolatu du gabonetarako. Urtarrilaren 2an izango da zita, Granja kiroldegian. Antolatzaileen nabarmendu dutenez, esperientzia eta eskarmentu handiko hiru entrenatzaile profesional bertartuko dira. "Euren entrenatzeko moduen ilusioa erakutsiko digute, talde ezberdinetan aritu baitira".
Jon Txakartegi izango da aurrenekoa saioa gidatzen, 10:00etan. 12:00etan Hugo Lopezek hartuko dio lekukoa. Migel Angel Ortega, berriz, 16:30etik 19:30era ariko da. Txakartegi Gipuzkoako Saskibaloi federazio kirol zuzendaria da egun, baina ACB ligan 6 urte eman zituen, eta Baskoniarekin bat. Lopez, aldiz, Suediako nazional mailako saskibaloi hautatzailea da. Ortega, ostera, 17 urtez beherakoen hautatzailea da Espainiako selekzioan.
Izen-emateak 15 euro balio ditu. Interesdunek Kutxabanken sartu beharko dute dirua (ES57 2095 0059 4091 0708 7689), euren izen-abizenak eta jaiotza urtea kontzeptu gisa jarrita.