"Aldaikoerreka zaborrontzia izango balitz bezala erabiltzen dugu"

Aitor Aspuru Saez 2019ko urt. 2a, 12:47
Herritarren artean zabaldu nahi dute gazteek Aldaikoerreka babestu eta zaintzeko beharra. / Aiaraldea.eus

Aldaikoerrekako urari buruzko lana egin dute Izaro Blanco (Orozko, 2005) Amaia Cosano (Laudio, 2005), Ander Reguera (Laudio, 2005) eta Aimar Souto (Laudio, 2005)  Laudio Ikastolako ikasleek eta mezua zabaldu diete herritarrei, ibaia zaindu dezaten.

Ikasketen harira Aldaikoerrekan ikerketa egin duzue, ezta?

Bai, bi astez behatu dugu Aldaikoerreka. Azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran, hain zuzen. Lehenik eta behin, argazkiak egin genituen eta gero ibaiaren egoeraren arrazoiak aztertu genituen, baita ondorioak ere.

Egun horietan urak izan dituen koloreak alderatu ditugu. Aldi berean, aspaldiko argazkiak ere ikusi ditugu, lehen zegoen ur mota eta gaurkoa ez baita bera.

Zeintzuk izan dira ondorioak?

Ez dago arrainik, gure etxeetara ura kutsatuta etortzen da. Berez, ibaian dagoen kutsadura gure osasunerako ere kaltegarria izan daiteke.

Zer izan da zuentzat larriena?

Ibaia zaborrontzi moduan erabiltzen dugula. Bereziki, gazteok asteburuko hondakinak han botatzen ditugu. Aldaikoerrekak gero eta ur gutxiago dauka eta gero eta kutsatuagoa.

Neurriren bat pentsatu duzue hori ekiditeko?

Uste dugu ibaiaren alboan kartel bat jarri behar dela jendea igarotzen denean, konturatu dadin zer egiten ari garen. Garbiketa herrikoia eta handia egitea ondo legoke.

Aiaraldea.eus baliatu nahi dugu mezu hau zabaltzeko eta herritarrek erreka zaindu dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide