Espainiako Eskubaloi Txapelketan jokatzen ari da Uxue Alonso Ruiz

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urt. 3a, 07:30
Uxue Alonso Ruiz -beheko ilaran bigarrena ezkerretik hasita- Euskal Selekzioko gainontzeko kideekin. / Laudio Eskubaloi Taldea

Azaroan deitu zuten kirolari laudioarra Euskal Selekzioarekin aritzeko.

Espainiako Eskubaloi Txapelketan parte hartzen ari da Uxue Aloso Ruiz laudioarra, Euskal Selekzioarekin. Laudio Eskubaloi Taldeko kidea da Alonso Ruiz eta azaroan deitu zuten Euskal Selekzioarekin partida batzuk jokatzeko.

Bi norgehiagoketan parte hartu zuen abenduan. "Lehen partidan nahiko urduri egon nintzen, baina gero lasaitzea lortu nuen eta asko gozatu nuen", adierazi zion kirolariak orduan Aiaraldea hedabideari, "bigarren norgehiagokan benetan gustura egon nintzen. Oso ondo pasatu nuen zelaian eta taldekideekin". Laudioarrak azaldu du taldera egokitzea lortu duela eta gustura dagoela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide