2019/01/16 18:00

Laudioko Kultura Etxea | Aiaraldea | Hitzaldia

"Umearen jolasa eta helduaren lekua"

Laudio Ikastolak “Umearen jolasa eta helduaren lekua” hitzaldia eskainiko du Jon Arana Albeniz, irakasle, psikopedagogo eta terapeuta psikomotorearen eskutik. Hitzordua urtarrilaren 16an, asteazkena, 18:00etan Kultura Etxeko Arraño gelan izango da eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.

Haurren jolasak arraroak egiten zaizkigu askotan. Zergatik jolasten dute holako jolasetara? Ba al dago arrazoi sakonen bat?

Zein da jolas horien funtzioa? Eta zer esan erakusten duten beharrari buruz, erakusten duten jolasteko grinari buruz? Batzuetan barre algaran dabiltza eta beste batzuetan oso serio. Benetan inportantetzat jotzen dutela dirudi; gauzak okertzen direnean plazerretik haserrera pasatzen dira. Edo negarrera. Benetan nahastu egiten dute jolasa eta errealitatea?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa