Bi furgoneta elektriko erosiko ditu udalak udaberrirako

Erredakzioa 2019ko urt. 4a, 12:30
Bi furgoneta elektriko erosiko dituzte.

Urtarrilaren amaierara arte dago eskaintzak aurkezteko epea. Bi ibilgailuak serigrafiatuak egongo dira eta udal-langileek horiek erabiltzeko formazioa jasoko dute.

Ibilgailu elektronikoen erabilerara saltoa ematear dago Laudioko Udala. Mota horretako bi furgoneta eskuratuko ditu tokiko erakundeak. Urtarrilaren amaierara arte dago eskaintzak aurkezteko epea.

Ondoren, hautatutako enpresak hiru hilabeteko epea izango du bi ibilgailuak entregatzeko, matrikulatuta eta serigrafiatuta. Horrez gain, 3 orduko formazio saioa eskaini beharko du enpresa horrek, hamar langileri furgonetak nola erabili irakasteko.

Hala jakinarazi du Amets Meatzak. Alkateordearen arabera, udalak 38 ibilgailu ditu gaur egun. “Horietako batzuk udaltzaingoarenak dira, baina gehienak obra eta zerbitzuetako langileek erabiltzen dituzte. Gehienak diesel motako motorra dute”. Gauzak hala, ibilgailu horiek elektrikoengatik “modu mailakatuan” ordezkatzea da udalaren asmoa.

63.994 euro baliatuko ditu tokiko erakundeak bi furgonetak erosteko. Bi dirulaguntza baliatuko ditu horretarako: Arabako Foru Aldundiaren 5.420 euroko bat eta Eusko Jaurlaritzaren 11.000 euroko beste bat. Gainontzeko  47.754 euroak udalak berak jarriko ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide