Gaur irekiko dute Herritarren Arretarako Zerbitzua (HAZ) arratsaldez lehenbiziko aldiz. Hemendik aurrera astelehen eta ostegun guztietan egongo da goizeko zortzietatik arratsaldeko zazpietara arte irekita, ordutegi jarraituarekin.
Gainontzeko egunetan, aldiz, orain arteko ordutegia mantenduko da, 8:00etatik 14:30era. “Hala ere, Aste Santuan, uztailean, abuztuan eta Gabonetako oporretan goizeko ordutegia mantenduko da soilik”, azaldu du Amets Meatza zinegotziak.
Berrikuntzak
Meatzak jakinarazi duenez, hainbat berrikuntza egingo dituzte HAZean. “Seinalizazioa eta altzariak aldatuko ditugu otsaileko bigarren hamabostaldian".