Bere azken “batzar tematikoa” egingo du Omniak gaur, alderdi politikoak Latiorro auzoan duen egoitzan (Oketa 12), 19:00etan. Berdintasuna, emakumea, gazteria, osasuna eta gizarte ongizatea izango dituzte hizpide.
“Programa parte-hartzailea”
Bilera horrekin emango diote amaiera alderdiak maiatzeko udal hauteskundeetarako prestatzen ari den “programa parte-hartzailea” osatzeko abiatutako dinamikari. Adierazi dutenez, programa hori bozkatzeko aukera emango dute aurrerago. “Merezi dugun Laudio lortzeko beharrezkoa da guztiok egotea prest elkarrekin parte hartzeko, eztabaidatzeko, iritzia emateko eta erabakitzeko”, adierazi dute Omniako kideek.