PSE-EEk proposatu du erabilera publikoak eta pribatuak ahalbidetzea Kasinoan

Aitor Aspuru Saez 2019ko urt. 11a, 15:25
Loli Muriel eta Eduardo Diaz sozialistak gaurko agerraldian. / Aiaraldea.eus

Ezkontzen eta jaunartzeen ospakizunak kultura eta enpresa ekitaldiekin uztartzeko aukera dagoela uste dute sozialistek.

Laudioko PSE-EEko bi kidek proposamena plazaratu dute gaur Kasinoaren erabileraren eztabaidan eragiteko. Loli Muriel zinegotziak eta Eduardo Diaz tokiko batzordeko kideak hiru ardatz izango dituen planteamendua azaldu dute. Gauzak horrela, hurrengo ildotan banatu dituzte euren ideiak Kasinoak erabilera anitzeko izaera izan dezan:

  • Bilerak eta ekitaldiak antolatzeko gunea. Alde batetik, PSE-EErentzat, tokiko zein kanpoko enpresek aukera izan behar dute batzarrak, trebakuntza jardunaldiak, ikastaroak edota azokak antolatzeko. Horrez gain, kultura ekitaldiak, castingak eta abar gauzatzeko eremua izango litzateke. Azkenik, ezkontzak eta jaunartzeak ospatzeko lekua ere egongo litzateke. "Betiere catering zerbitzua baliatuta, bertan ez baitago sukalderik" nabarmendu dute sozialistek.
  • Ikus-entzunezko sorgunea. Esparru horretan aritzen diren profesionalak, ekintzaileak eta zaleak batzeko topalekua ere izatea nahi dute.
  • Pop Up:  Turismoa erakartzeko informazio puntutzat jo dute espazioa, egun jakinetan ekintza turistikoak prestatzeko: dastatzeak eta txangoa... Herriko eta eskualdeko historiaren interpretazio zentroa ere garatuko litzateke bertan.

Eduardo Diazek aipatu du horiek direla sozialistei bururatu zaizkien ideiak, hainbat herritarren iritziak jasota. Hala ere, Loli Murielek zehaztu du ez dela proposamen itxia, eta ez dutela mozio bilakatuko Udal Osoko Bilkuran bozkatzeko.

Izan ere, Laudioko sozialisten asmoa da Kasinoaren erabilerari buruzko eztabaidan eragitea. "Hurrengo astean Kulturkonek prestatutako jarduerak hasiko dira, eta uste dugu une egokia dela gogoratzeko oraindik ez dugula ekarpenak egin, Kasinoaren funtzioak oraindik ez baitira zehaztu, eta bertan 2,7 milioi euroko inbertsioa egin du Arabako Foru Aldundiak".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide