Otsailean hasiko dituzte San Martin futbol zelaiko obrak

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urt. 14a, 17:00
Aldagela eta bulego berriak jarriko dituzte. / Aiaraldea.eus

258.000 euro baliatuko dituzte guztira aldagela eta bulego berriak eraikitzeko.

Hemendik lau astera hasiko dira San Martin futbol zelaiko obrak. Hala jakinarazi du Jon Ander Altube alkateordeak. 258.000 euro baliatuko dituzte guztira kirol azpiegituran hainbat lan gauzatzeko. Alde batetik, 2 eta 4 zenbakidun aldagelak berrituko dituzte; eta bulegoak eraikiko dituzte bertan aritzen diren 2 klubentzat, CD Laudio eta Altzarraterentzat. 46.710 euro bideratuko dituzte lan horiek egitera.

Bost aldagela berri
Horrez gain, bost aldagela berri jarriko dituzte, 160.000 euroko diru-partida erabilita. Aurre-fabrikatutako moduluak izango dira. “Kontratazio mahaia egin dugu dagoeneko eta lau enpresa aurkeztu dira”, jakinarazi du Altubek. Modulu horiek jarri baino lehen, baina, egokitze-obra gauzatu beharko dute tokia atontzeko. Laumora Construccionesi esleitu dizkiote moldaketa lan horiek, 50.847,04 euroren truke.

Bi klubekin adostutako obrak
“Udalarentzako funtsezkoa da konpromiso hau betetzea. Badakigu San Martingo zelaitik ehunka familia igaro direla eta azpiegituren egoera ez dela egokia”, azaldu du Altubek. Alkateordeak nabarmendu du egingo diren obra guztiak futbol-zelaia erabiltzen duten bi klubekin adostuak izan direla. “Bilera asko egin ditugu eurekin obren nondik norakoez hitz egiteko. Ezingo dugu soluzio integrala eskaini, baina premiazko beharrizanak asetuko ditugu”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide