Laudioko Udalak lan-poltsa osatuko du 2019an egingo diren udal hauteskundeetan Administrazioaren ordezkari gisa aritu daitezen hauteslekuetan.
Lau baldintza bete beharko dira horretarako: langabezian egotea, Laudion erroldatua egotea, Batxilergo, LH II edo titulu baliokidea izatea eta Euskarazko C1 maila edo baliokidea izatea.
Zozketa otsailaren 21ean
Otsailaren 19ra arte dago eskaerak aurkezteko epea. Interesdunek udaletxeko sarrera erregistroan entregatu beharko dute dokumentazio guztia. Otsailaren 21ean ebatziko da zeintzuk izango diren lanean arituko diren pertsonak, zozketa bidez.
Udalak nabarmendu du hauteskunde egunean Administrazioaren ordezkari izateak ez duela esan nahi tokiko erakundearekin inolako lan harremanik egongo denik. Horregatik, egun horietan lanean daudenek legez ezarritako diru-kopurua baino ez dute jasoko.