Bulego berria irekiko du Aldundiak Laudion, Nerbioi kalean

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urt. 15a, 13:00

Nerbioi kalean egiten ari diren eraikinean egongo da bulegoa. / Aiaraldea.eus

Nerbioi kalean egongo da kokatua eta zerbitzu berriak eskainiko ditu.

322,09 metro koadroko lonja erosiko du Arabako Foru Aldundiak Laudioko Nerbioi kalean egiten ari diren eraikin berrian, 600.000 euroren truke. Erakundearen asmoa da bulego berria udaberrian irekitzea. Komunikabideek jakinarazi dutenez, eraikinaren bi aldeetatik egongo da sartzeko aukera.

Aldundiak adierazi duenez, Herriko plazako bulegoak lonja berrira mugituko dituzte. Zerbitzu berriak eskainiko dituzte bertan, orain arte eskaini dituztenekin batera. “Diziplina anitzeko arreta-gunea” atontzea da erakundearen asmoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide