Makina batek su hartu du Arantzar kaleko poligonoan

Erredakzioa 2019ko urt. 16a, 21:05

Lan-makina batek su hartu du. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Sutea gertatu da gaur arratsaldean Laudioko Arantzar kaleko poligonoan, 16:45ak aldera. Lan-makina batek ("granalladora" izenarekin ezagutzen dena) su hartu du. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta egoera bideratzea lortu dute. Langileak kalera atera dira eta anbulantziak bi behargin artatu ditu, kea arnastu dutelako. Hala ere, ez da zauriturik egon. 17:30ak aldera lortu dute sua itzaltzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide