Otsailean egingo dituzte Laudioko auzo batzar guztiak, 11tik 21era. Arratsaldeko zazpietan izango dira bilera guztiak:

“Bi astetan egingo ditugu, aurreko urteetan bezala”, jakinarazi du Jon Ander Altubek. Alkateordeak aurreratu du “ohiko eskema eta ordena” mantenduko dutela bileretan baina, aurten ahalegin berezia egingo dute “auzo bakoitzeko errealitatean sakontzeko”. “Egin diren proiektuak azaldu eta gauzatu ez direnak ez egitearen arrazoiak aipatuko ditugu. Horrez gain, abian dauden edo laster martxan jarriko diren egitasmoen berri emango dugu, eta aukera emango diegu bizilagunei euren kezka eta proposamenak plazaratzeko”.
Altubek nabarmendu duenez, haurtzaindegi zerbitzua egongo da asanbladetan: “Zerbitzua baliatu nahi bada hiru egun lehenago deitu beharko da udaleko Berdintasun Sailera, 944034850 telefono zenbakiaren bidez”.