2019/01/30 10:15

Ikastaroa

Osakidetzako tailerrak

Osakidetzako tailerrak
Laudioko Kultura Etxea, Laudio

“Gaixo Aktibo” programaren  barruan 7 asteko iraupena duten bi ekintza antolatuko dituzte. Alde batetik, “Nire osasuna zaintzen” tailerraren helburua da eguneroko ohiturak aldatzea jarduera fisikoa sustatuta, elikadura jakintzekin, botikak modu egokian erabilita, emozioak kontrolatuta… Hasiko da urtarrilaren 30ean 10:15etatik 12:45ak arteko ordutegian Laudioko Kultura Etxean (17. gela).

Bestalde, “Nire osasuna zaintzen minbiziaren ostean” tailerra ere egingo dute. Prozesu onkologikoa igaro duten pertsonei bideratuko dute, baita bere zaintzaren ardura dutenei ere. Urtarrilaren 16an hasiko da 17:00etatik 19:30ak arteko ordutegian Basaurin (Ariz Dorrean).

Interesdunek izena eman dezakete 943 00 65 51 eta 945 00 60 84 telefono zenbakietan edota pacienteactivo@osakidetza.eus edo osasuneskola@osakidetza.eus helbide elektronikoetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide