2019/01/25 16:30 - 18:30

Aurkezpena

Laudio Ikastolako Haur Hezkuntzako ate irekien jardunaldia

Laudio Ikastolako Haur Hezkuntzako ate irekien jardunaldia
Laudio Ikastola, Laudio

Laudio Ikastolak 2019/20 ikasturterako matrikula zabalik izango du urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra arte. 2 urtetik (2017an jaiotakoak) DBH bitarteko mailatan lehenbiziko aldiz matrikulatuko diren ikasleei bideratutako epea da.

Gainera, Haur Hezkuntzako ate irekien eguna egingo du urtarrilaren 25ean, ostirala, 16:30etatik 18:30ra bitartean. 2017an jaiotako haurrak dituztenek aukera izango dute 2 urteko haurren eskolaratzeko espazioak eta funtzionamendua familia giroan gertutik ezagutzeko.

Informazio gehiago eskuratu daiteke 94 672 67 37 telefonoan, www.laudioikastola.eus webgunean, laudio@ikastola.eus posta elektronikoan edo Ikastolaren egoitzan berton: Motxotekale, 16.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide