aren 2an Laudion, San Blas jaia ospatuko baita. Goizetik gauera arte luzatuko da festa, eta Aldai plaza izango du epizentro, bertan egingo baitira ekintza gehienak.
Goizeko hamarretan hasiko da feria. Makina bat jarduera egingo dituzte bertan: urritz makilen lehiaketa, Fita Fiken emanaldia, txerriaren erreketa eta garbiketa, euskal dantzen erakustaldia, Arloteen kantaldia... 13:15ean egingo zaie omenaldia herriko baserritarrei. Aurten Mª Begoña Unzaga eta Mari Sol Respaldiza izango dira omenduak, Andiko eta Ostenko baserrietakoak, hurrenez hurren.
Arratsaldean dantza emanaldia eta erromeria egongo dira, besteak beste. Terentzio txerriaren pisatzearekin emango zaio amaiera jaiari.
Zehazki, hemen dago egitaraua osorik:
Urtarrilaren 31n osteguna, herriko plazan, Terencio XI. txerriaren aurkezpena, goizean.
Otsailaren 2an larunbata, Aldai plazan:
10:00 // Azokaren hasiera eta bedeinkapena
Baserri-lanabes eta eskulangintzaren erakusketa eta salmenta
10:30 // Urritz Makilen lehiaketa. Edonork har dezake parte. Parte-hartzaileek gehienez hiruna makila aurkez ditzake
Odolostegintza
Musika giroa. Fi ta Fik
Herri Kirolak.
Txerriaren erreketa eta garbiketa
Kinielak
12:30 // Euskal Dantzak, Untzueta Dantza Taldea
13:00 // Arloteak.
13:15 // Herriko Baserritarrei omenaldia: Maria Begoña Unzaga, Andiko baserrikoa eta Maria Sol Respaldiza, Ostenkokoa
13:45 // Txerria sustatzen duten kofradia eta erakundeen aldeko ekitaldia
14:00 // Txerripaten XX. Gastronomia Lehiaketaren sari banaketa
18:00 // Euskal Dantzak Itxarkundia Dantza Taldearekin
Gaztain dastatzea
19:00 // Erromeria
Kinielak
20:30 // Zozketa
Terencio XI. Pisaketa eta jai amaiera
"Gorrino gaua" Gaztetxean
Hala ere, gaua luzatzeko aukera egongo da gaztetxean, Aretako Gazte Asanbladak “Gorrino gaua” antolatuko baitu. 21:00etan afaria egingo dute eta 23:00etan kontzertuak hasiko dira Patx&Run, Hilean Bariku Bat eta DJ's Potirekin.