Ander Urquiza garaile Arabako Tenis Txapelketan, 10 urtetik beherakoen kategorian

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urt. 27a, 18:00

Mendizorrotzan jokatu zuten finala. / Laudio Tenis Taldea

Ieltxu Floresek ere marka ona lortu zuen Infantil kategorian, Laudio Tenis Taldeko kideek gaineratu dutenez.

Atzo jokatu zen Arabako Tenis Txapelketaren 10 urtetik beherakoen kategoriako finala. Laudio Tenis Taldeko Ander Urquizak garaipena erdietsi zuen bertan, Miguel Perez Toribio jokalari gasteiztarra irabaztea lortuta.

Laudio Tenis Taldeko kideek garaipenaren oso balorazio positiboa egin dute. “Euskal Herriko bere mailako jokalari hoberenen artean da Ander”, nabarmendu dute. “ Urtarrilean Erregeen Txapelketa irabazi zuen Jolasetan (Getxo). EAEko, Kantabriako eta Nafarroako jokalari onenek hartu zuten parte bertan”. Ieltxu Floresek ere marka ona lortu zuen Infantil kategorian, taldeko kideek gaineratu dutenez.

“Teknifikazio klaseen emaitza”
Urquizak lortu dituen garaipenak teknifikazio klaseen emaitza dira, tenis taldeko kideen ustetan.
“Ostiraletan mota horretako saioak eskaintzen dizkiegu Gardean Euskal Herritik lehiatzeko eta txapelketak jolasteko gogoekin dauden umeei”. Gauzak hala, hurrengo urtean horrelako klase gehiago ematea gustatuko litzaieke, “behin pista estalita egonda”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide