1.740 lagunekin egin dituzte esku-hartzeak, adikzioak saihesteko

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 29a, 08:05
Gazteen adikzioak izan dituzte hizpide ikerketan. / Misha Moloksher

Proiektuaren bidez garaiz identifikatu dira zenbait adikzio arazo. 12 eta 21 urte artekoei egon dira bideratuta saioak. 

Laudioko Udalak Adikzio planaren baitan egindako lanaren berri eman du. Isabel Boveda zinegotziaren hitzetan, 2017aren lehen hiruhilekoan kalean zentratu zuten osasun ohitura sanoak sustatzeko kanpaina. Oraingoan, baina, 12-21 urte arteko gazteen artera bideratu dituzte indarrak. Ortzadar enpresak gidatu ditu nerabe eta hezitzaileak pilatzen diren guneetako esku hartzeak. Guztira, 12.500€ erabili dira zeregin horretarako eta Eusko Jaurlaritzak gastuaren %30 hartu du bere gain.

"Espero baino gehiagora iritsi"
"Urtarriletik maiatzera eta urritik abendura egin ziren saioak, hezitzaile bat egon da txoko, eskola, garraio eta abarretan", zehaztu du Bovedak. Kolektibo sozial zein kulturalekin ere aritu dira elkarlanean. "1.740 pertsonekin egin dute lan", azpimarratu du. Hori dela eta, udal gobernu taldeak oso ondo baloratu du eginiko lana, "eurek espero zutena baino gehiagora iritsi dira". Aurrera begira, mota honetako egitasmoak lantzen jarraituko dute, prebentzio eta kontzientziazioa sustatzeko. "Jarraikortasuna izango du garrantzitsua delako".

Ondorioen berri ez dute eman, "kasuak diskrezioz eramaten direlako". Azaroko udalbatzan PSE-EEk egitasmoaren inguruan galdetu zuen, eta emaitzak pilatu eta batzordean aurkeztu ostean eman diete berri herritarrei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide