Asteburuan bukatu da Aretako gazteen txapelketa. Finaletako partidak burutu zituzten hiru kategoriatan: gazteen mailan, promesetan eta Herriaren XIII. Txapelketa Nagusian. Gazteen artean Alonso gailendu zen, promesetan Yuste-Cuairan bikotea, eta txapelketa nagusian Labaka-Telletxea.
Gazteen zein promesen artean, laugarren edizioa izan zuen txapelketak. ETB1eko kamerak bertaratu ziren jaialdia grabatzera:
Aurreneko norgehiagokan aiaraldearrak izan ziren nagusi, Alonso laudioarra eta Arbaiza orozkoarra aritu baitziren nor baino nor. Markagailuak, baina, argi utzi zuen Alonsoren gailentasuna: 18-9 menperatu zuen bizkaitarra.
Promesa gazteen kategorian, Yuste laudioarrak Cuairan Kortestarra izan zuen bikote. Lehia estuan ibili ziren Gutierrez eta Erkiagaren kontra, baina azkenean 22-20 lortu zuten irabaztea.
23. aldiz antolatu du aurten Herriaren Klubak txapelketa. Labaka-Telletxea eta Zubizarreta-Elizegi izan ziren finalera iritsi ziren bikoteak; eta lehenbizikoek eskuratu zuten txapela.