Urtarrilaren 23 eta 26an egin zen Gurutzetako irristaketa lehiaketaren X. edizioa. Bertan egon ziren Laudioko Lautxirrinka Kirol Klubeko kide ugari. Maddi Sanchez Txikien 0 mailan parte hartu zuen eta Nile Navarrok, aldiz, 0 mailan; eta biek ala biek erdietsi zuten bigarren postua.
Txikiak D kategorian, aldiz, honako kideek hartu zuten parte: Nahia Berganza, Izadi Oribe, Elene Gallastegi, Sara Castillo eta Laia Torre Vizcaino. D kategorian, aldiz, Naiara Ramirez, Irene Andrade, Ainara Gorriño, Garazi Varela eta Katerin Gabriela Lozadak hartu zuten parte, eta Gorriñok seigarren postuan geratzea lortu zuen.
A kategorian Soraya Diaz Picon aritu zen. Zuriñe Solaguren Salazarrek, bere aldetik, zilarrezko domina eskuratu zuen Junior mailan.
Lautxirrinkako kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete antolakuntzako kideei, eurekin kontatu izanagatik eta jasotako tratuagatik.
