Istripu larria jazo da gaur iluntzean Laudion, suhiltzaile parkearen alboan dagoen zebrabide batean. Auto batek oinezko bat harrapatu du. Udaltzaingoa eta ZIU (UVI) mugikorra bertaratu dira istripu tokira eta zauritua artatzeari ekin diote. Ospitalera eraman dute gero.