Bilera irekia egingo dute gaur Aretan, arratsaldeko zazpietan. Kultur Etxearen etorkizunari buruz hitz egitea izango da asanbladaren xedea, bertako taberna kudeatzen duten pertsonek otsailaren 3an utziko diotelako zerbitzu hori eskaintzeari. Gauzak hala, egun horretatik aurrerako funtzionamendua adostea izango da asanbladaren xedea.
Gaur egun hainbat elkartek baliatzen dute Kultur etxea euren jarduerak aurrera ateratzeko. Dantza , pilates, zunba, sukaldaritza eta joskintza ikastaroak eskaintzen dira, besteak beste.
