Hitzaldia eskainiko dute Arrigorriagako Harrera Sareko kideek bihar

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ots. 1a, 07:00
Hamar migratzaile daude Arrigorriagako gaztetxean bizitzen. / Geuria

Orbeko Etxean izango da zita, 19:30ean. Egitasmoaren aldeko kontzertuak egongo dira jarraian, Berlin, Bartzelona eta Ugaoko taldeekin.

Hitzaldia eskainiko dute Arrigorriagako Harrera Sareko kideek bihar -otsailak 2, larunbata- Laudioko Orbeko Etxea baserri okupatuan. Arrigorriagako Gaztetxean errefuxiatuei egin zaien harrera izango dute hizpide.

Urrian hasi ziren gaztetxean migratzaileei harrera egiteko lanean. Afrikatik bertaratutako 10 pertsona hasi ziren bertan bizitzen, hainbat boluntarioren laguntzarekin. Gazte Asanblada, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta hainbat norbanako ari dira elkarlanean egitasmoa aurrera ateratzeko, Geuria hedabideak eginiko erreportaje honetan azaltzen denez.

Finantziazio bila
Orain, proiektua finantzatzeko kanpainari heldu diote Harrera Sareko kideek, hamar errefuxituek herrian ahal bezain duinen bizitzeko aukera izan dezaten. Kamisetak eta poltsak jarri dituzte salgai horretarako.

Egitasmorako dirua biltzea izango da, hain zuzen, hitzaldiaren ostean egongo diren kontzertuen helburua. Hainbat talde igoko dira Orbekoko oholtzara 21:00etatik aurrera: Berlingo Earth Crust Displacement eta Svart Up, Bartzelonako Avslag eta Ugaoko Erruki Jauna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide