Asteartean egin zuten Aretako Kultur Etxearen etorkizunaz eztabaidatzeko bilera. Jende ugari bertaratu zen zitara, 60 pertsona inguru.
Hainbat proposamen plazaratu ziren bertan, baina bat nagusitu zen: Kultur Etxearen jabegoa udalaren esku uztea. Modu horretan, taberna Santa Anako jubilatuen etxea bezala funtzionatuko luke, barra zerbitzuaren kudeaketa lehiaketa publiko baten bidez ebatzita. Kultur Etxeko gainontzeko espazioek, aldiz, orain arte bezala funtzionatuko lukete
Hori da, behintzat, bilera adostu zena. Proposamena garatu eta udalean aurkeztea da orain Kultur Etxeko kideen asmoa. Gaur egun, tokiko erakundea arduratzen da eraikinaren mantenuaz, jabegoa berea ez den arren.
Taberna zerbitzua, igandera arte
Igandean utziko diote Kultur Etxeko egungo kudeatzaileek taberna zerbitzua eskaintzeari. Hala ere, eraikinean egiten diren tailer eta ikastaroek ohiko jarduna mantenduko dute, eraikinean sartzeko giltza izango dutelako elkarteek eskura.