Hiru zauritu autobidean, hiru autoren arteko talkaren ondorioz

Erredakzioa 2019ko urt. 31a, 21:08
Autoek kolpe handia jaso dute. / @BomberosAraba

Trafikoa etenda dago, baina garabia bertaratu da ibilgailuak bidetik kentzeko. Ertzaintzak adierazi du zaurituak ez daudela larri. Galdakaoko ospitalera eraman dituzte artatzera.

Istripua jazo da 20:30ak aldera A-625 autobideko Laudioko zatian. Urduñako norantzan zihoazen hiru autok elkarren artean talka egin dute. Hiru ibilgailuetako gidariak zauritu dira ezbeharrean, baina ez dirudi zauri larririk dutenik, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Galdakaoko ospitalera eraman dituzte hirurak.

Istripuaren ondorioz trafikoa eten behar izan dute. Hala ere, garabia bertaratu da dagoeneko hiru autoak bidetik kentzeko.

 

Amurrio Autoeskolak twitter bidez zabaldu du gertatutakoa:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide