Atzo izan ziren hauteskunde sindikalak Guardian enpresan eta ELA erakundeak garaipen nabarmena eskuratu zuen. Izan ere, langile batzordea 13 ordezkarik osatzen badute, 10 ELAkoak izango dira.
ELA sindikatuak azpimarratu du bere babesa hazi dela azken 4 urteetan egindako lanari esker, bozek erakutsi duten moduan. Aitor Merino ELAko kideak azaldu du lantegiko langileen artean 7 ordezkari eskuratu dituztela eta 3 bulegoko beharginen artean.
LABek 2 izango ditu eta ESKk, ordea, bakarra. Zehazki, emaitzak hurrengoak izan dira:
ELA: 260 boto.
LAB: 69 boto.
ESK: 38 boto.
UGT: 14 boto.
UGTk, zenbait boza jaso baditu ere, ez du ordezkaririk izango. Bestalde, LAB sindikatuak adierazi du pozik dagoela, azken urteotan langile kopurua murriztu arren, indarra mantendu dutelako.