Ehunka lasterkarik bete dute Laudio Herri Krosaren ibilbide berria

Aitor Aspuru Saez 2019ko ots. 3a, 13:50

Laudio Atletismo Taldeak XII. aldiz antolatu du 5 miliaz osatutako lasterketa. 11:00etan abiatu dira ehunka lasterkari Aldai plazatik eta ibilbide berriari zein eguraldiari egin diete aurre. Herriguneko kale nagusiak zeharkatu ostean, kirolariek Gardeara jo dute eta handik Latiorrora, Herriko plazan bukatzeko.

Emakumezkoen kategorian Sandra Martinezek lortu du garaipena eta Maite Solaun izan da bigarrena. 3. postua Angela Santamaria laudioarrak hartu du. Gizonezkoen artean Gustavo Sanchez Gil izan da irabazlea eta Iñaki Pujana eta Diego Perez Sordo sartu dira geroago. Koldo Etxebarriak eta Irati Betesek Laudioko onenen sariak jaso dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide