Ertzaintzak azaldu du atzo lapurreta egin zutela Laudioko Olarte auzoan hurbil dauden bi baserritan. Ezezagunek ateak bortxatu zituzten eta etxebizitzetara sartu ziren.
Poliziaren arabera, lapurrek dena nahastu zuten. Dena den, ikerketa fasean dago gertakaria, jabeek ez baitute salaketarik jarri. Izan ere, antza, ez da inor bizi baserrietan.