Ivan de la Cruz Mugagabe Trail Lasterketako antolatzailea pozik dago aurtengo edizioak izango duen partaidetzarekin. Izan ere, martxoaren 2an izango da proba eta 29 kilometroko ibilbidean aritzeko dortsal guztiak saldu dituzte dagoeneko. Hau da, hilabete bakarrean guztiak bukatu dira.
Printzipioz, 250 leku soilik eskainiko zituzten, baina izandako harreraren ondorioz, beste 20 eskaini zituzten. "Ordu bakarrean agortu ziren. 400 egon izan balira, agortuko liratekeen ere" argitu du de la Cruzek.
Antolatzaileak nabarmendu du lasterketak ospe handia lortu duela eta etengabe jasotzen dituela mezuak, jende ugarik parte hartu nahi baitu.
Edonola ere, kategoria herrikoian -10 kilometrokoan- izena eman daiteke oraindik. Berez, 500 metroko desnibela izango du eta, ibilbide luzea bezala, Goikogane, Mugarriluze, Kamaraka, Galarraga eta Alpitxu mendiak zeharkatuko ditu.