Ganbegi hockey klubak talde berria sortu du; gurasoek eta beteranoek osatutakoa. Gehienek esperientzia dute kirol horretan eta federatuak izan dira. Beste batzuk, ordea, bere seme-alaben eraginez hasi dira jokatzen. Gizon eta emakumeak aritzen dira batera, eta atzo jokatu zuten euren lehen norgehiagoka Laudion.
Gardeako kirol esparruan Getxorekin neurtu ziren eta berriro irabazi zuten. Izan ere, azaroan Bizkaian jokatu zuten eta laudioarrek eskuratu zuten garaipena.
Lagunarteko partida izan zen atzokoa eta etorkizunean gehiago antolatzen saiatuko dira; Jolaseta, Donostia, Santander edo Xixongo taldeen kontra, alegia.