Suhiltzaileak hurbildu dira gaur arratsaldean Laudioko Maestro Elorza eta Zubiko-Kurajo kaleak batzen diren tokira, bertako etxebizitza batean gas isuri bat gertatu delako. Suhiltzaileek gas-emaria eten dute eta Naturgaseko kideak bertaratu diren arte egon dira zain. Enpresako teknikariek ikusi dute gas-sistemako pieza bat apurtua zegoela. Gauzak hala, gas gabe geratu dira etxebizitza-blokeko kideak, matxura konpondu arte.