Bost greba egun egin dituzte dagoeneko Aiala Vidrioko langileek, lan-hitzarmenaren alde. Urtarrilaren 8an, 9an, 20an eta 27an egin zituzten lehen laurak, eta atzo egin zuten bosgarrena. Horrez gain, beste bat dute deitua datorren otsailaren 10erako.
Bihar -hilak 6- bilera egingo dute beharginek Laudioko Kultura etxean, zuzendaritzarekin atzo egindako bileraren balorazioa egin eta grebarekin jarraitu edo ez adosteko.
Sindikatuen nabarmendu dutenez, orain arte eginiko grebek "ia %100eko jarraipena" izan dute. Ekoizpena erabat gelditzea lortu dute beharginek, bulegoko bi kide baino ez baitira sartu lantegian.
Ertzaintzaren presetzia nahiko handia izan da egun batzuetan, zuzendaritzako kideak fabrikan sartzerakoan batez ere: