Hemendik bederatzi egunera hasiko dituzte Laudioko Alberto Acero gunea urbanizatzeko obrak. Hiru hilabete beharko dituzte lan guztiak egiteko. Oinezkoentzako espazio “zabal eta garbia” atontzea izango dute helburu. “Maiatza erdialderako amaituak egotea aurreikusi dugu”, adierazi du Jon Ander Altube alkateordeak. “Hilaren 15ean itxiko da gunea, eta Ezka kaleko zenbait espazio ere okupatuko dira, obren etxolak jartzeko”.
Aparkatzeko tokiak
Alberto Aceron egun dauden aparkalekuez galdetuta, Altubek argitu du Baias kaleraino doan gunea berrordenatzeko asmoa dutela, aparkatzeko toki horiek beste toki batean jartzeko. Hala ere, alkateordeak nabarmendu du lehentasuna izango duela Alberto Acero egokitzeak, “etorkizunean Aldai plazatik Baias kaleraino luzatzen den zonalde guztia oinezkoentzako izatera bidean”.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide