David Bustok irabazi du Laudioko XI. Master Klasikoa

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ots. 9a, 18:53

15:30ean izan da Laudioko XI. Master Klasikoa. Txirrindulariek orotara 78 kilometro osatu behar izan dituzte. Master 30, 40, 50 eta elite mailakoak lehiatu dira. 

Laudioko Txirrindulari Elkarteak hamaikagarrenez antolatu du proba. Guztira, ia 80 kilometroko ibilbidea utzi dute atzean partaideek. Sailkapen orokorrean David Busto nagusitu da, Gartxot Guisasola eta Iñigo Burgosen aurretik. 

Eliteen mailan, berriz, Peru Arrasate izan da azkarrena, Iñigo Muñoz eta Mikel Lupiañez bigarren eta hirugarren sailkatuen denbora marka gainditu ostean.

Master 30 kategorian David Bustok lortu du lehen postua, Jonatan Correak bigarrena eta Iban Gonzalezek hirugarrena. Master 40ko lehenbiziko hiru sariak, aldiz, Gartxot Gisasolarentzat, Iñigo Burgosentzat eta Unai Aguirrebeñarentzat izan dira. Gisasolak eta Burgosek, gainera, sailkapen orokorreko bigarren eta hirugarren postuak erdietsi dituzte. 

Edadetuenen artean, Master 50 mailan lehenbizikoa helmugaratzen David Melendez izan da, bigarrena E. Gonzalez de Ubieta eta hirugarrena Enrique Saez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide