Laudioko Kultura Asanbladak Kasinoa elikatzen jarraitu nahi du eta horregatik ekin dio Kulturkon antolatzeari berriro otsailean. Kontzertuak eta dantzaldiak eskaini ez ezik, herriko kultura sorkuntza eta kokapenaren inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi dute.
Berez, hurrengoak izango dira hilabete honetako hitzorduak:
- Otsailaren 14an: Txangoa Azpeitira. Laudioko tamaina bereko herri horrek kudeaketarako eredu komunitarioa garatu du 24 laguneko kooperatibaren bitartez. Horrez gain, bere gain hartzen du zinema-antzoki bat eta sorkuntzarako lantegia. Halaber, Europako dantza, antzerki eta musika foro eta sareetan parte hartzen du.
- Otsailaren 17an: Izaskun del Cerro eta artista talde baten eskutik, piano, olerki eta dantza emanaldia. 18:30ean hasiko da.
- Otsailaren 21ean: Dantzak 18:00etan.
- Otsailaren 22an: Dantza-plaza Itxarkundiak antolatuta 19:30ean.
- Otsailaren 23an: Goizean elkarte eta herritar interesdun guztiek partekatuko dituzte euren ideiak proposatzeko nola gorpuztu behar den Laudioko kultura sorkuntza.
Jarduerak ordaintzeko asmoz, antolakuntzak 1, 3 eta 5 euroko bonoak jarriko ditu salgai. Horiekin eta erakundeen laguntzekin egingo diote aurre materialen eta bidaien gastuei.
Urtarrilean ekin zioten Kultura Arratsaldeak Kasinoan ekimena gauzatzeari:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!