150.000 euroko isuna ezarri dio Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) Vidralari, merkatua manipulatzeko praktikak egiteagatik 2015eko irailaren 1etik urriaren 19ra bitartean. Arau-haustea larria dela nabarmendu du batzordeak.
Horrez gain, beste 30.000 euroko isuna ordaindu beharko du enpresaren finantza zuzendaria Raul Gomez Merinok. Bestalde, 40.000 euroko zigorra ezarri diote Norbolsari, ez ziolako batzordeari Vidralak eginiko operazioak jakinarazi.
Espainiako Estatuaren Boletin Ofizialean eman dute neurrien berri.