Laudioalden antzezlan berria estreinatzeko baimena eman ez diotela esan du Oihalak Zabaltzen taldeak

Erredakzioa 2019ko ots. 15a, 15:00
Oihalak Zabaltzen taldeko kideen agertoki ohikoena da Laudioaldeko aretoa. / Aiaraldea.eus

Udalak adierazi du Laudioalderen zuzendaritza dela baimena eman ez duena eta obra Kasinoan taularatzea proposatu dio antzerki taldeari. 

Perfectos Desconocidos antzezlana estreinatu nahi zuen Oihalak Zabaltzen antzerki taldeak otsailaren 23an eta 24an Laudioalde ikastetxe aretoan, baina ezingo du egin, horretarako baimena ukatu diotelako.

Antzerki taldeko kideek adierazi dute ez dakitela zein den baimena ez ematearen arrazoia, tramiteak beti bezala egin dituztelako. Gauzak hala, arazoa konpondu bitartean entseatzen jarraituko dutela nabarmendu dute.

Udalaren azalpena
Udal gobernuak gaur eman ditu aferaren gaineko azalpenak. Amets Meatzak adierazi du Laudioaldeko zuzendaritzari dagokiola aretoa erabiltzeko baimena ematea: “Guk ez genuen zinema programatu asteburu horretan bagenekielako Oihalak Zabaltzenek emanaldia eskaini nahi zuela”.

Alkateordeak gogorarazi du hezkuntza zentroaren publifikazioaren ondorioz, ikastetxeko zuzendaritzak kudeatzen duela bertako aretoaren erabilera. Hala ere, Oihalak Zabaltzen taldeko kideei proposatu diete obra Kasinoan taularatzea. “Euren erantzunaren zain gaude”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide