Diru-laguntza deialdia abiatu du Aiarako Kudrillak, “eskualdearentzat interesgarriak diren jarduerak eta programak antolatzeko, garatzeko eta gauzatzeko”. Ekintzek honako baldintza hau bete beharko dute: Kuadrillaren barruan (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega edo Okondon) egitea. Eremu horretatik kanpo egiten diren jarduerak ere lagunduko dituzte, xedetzat baldin badute “Kuadrillaren eskualde-mailako interesa edo Kuadrilla bera sustatzea”.
Apirilaren 5era arte
Apirilaren 5ra arte izango dute interesdunek deialdira aurkezteko epea. Kudrillaren webgunean topatu daitezke baldintza guztiak. 945 399 122 telefonora deituta ere eskuratu daiteke informazioa.