Bart 02:00etan lapurrak sartu dira Ugarte tabernan. Horretarako establezimenduko atea eta leihoak bortxatu dituzte. Aiaraldea hedabideak jakin duenez, kutxa erregistratzailea eta apustu makinak ostu dituzte.
Tabernako kudeatzaileak adierazi duenez, alarma jotzen hasi denean auzokide batzuk leihoetara atera dira eta lapurrei oihukatu diete. Autoa gidatzen zuena ibilgailutik atera eta poteak bota dizkie.
Ertzainak agertu baino lehen ihes egin dute ezezagunek. Badirudi auzokide batek autoko matrikulari argazkia egin diola, eta gau horretan Bizkaian lapurtutako auto ibilgailu bati zegokiola. Lapurrek eskularruak eta kaputxak jantzi dituzte.