Jendetza batu zen Izaskun del Cerro urduñarraren piano emanaldia ikusteko. Hilero antolatzen dute ekitaldi sorta Kulturkongo kideek. Ikuskizunean pianoa, kantak, dantzak, olerkiak eta musika instrumentu ezberdinak uztartu zituzten. Eskualdeko sortzaileek presentzia handia izan zuten, elkarlanean prestatu baitute saioa.