Bere laugarren liburua plazaratu du Patxi Iturregik Elkar argitaletxearekin. Ur biren artean da idazle laudioarraren lan berriaren izena eta dozena bat kontakizun biltzen ditu, denak ala denak Bilboko portuan eta hirian girotuak, Lehen Mundu Gerraren garaian.
"Bilboko itsasontziek, bandera neutrala zutenez, ez zeuden ofizialki gerran, baina gatazka orokorrak ondorio nabarmenak izan zituen hirian, ontzioletan, barkuetan…", azaldu du Iturregik.
Gauzak hala, hainbat pertsonaia eta egoera agertzen dira ipuinetan: "portuko eta ontzioletako langileak, kontrabando ilegalean dabiltzan merkantzia-ontziak, saltzaileen larriak, langabetuen estutasunak, jauntxoen dibertimenduak…".
Laudioko liburutegietan eskuratu daiteke liburua.