2019/03/22 18:00

Haurrentzako jarduera

Udaberriko egonaldia umeentzat Kirikinoren eskutik

Udaberriko egonaldia umeentzat Kirikinoren eskutik
Laudioko Kultura Etxea, Laudio

Kirikino Aisialdi Taldeak martxoaren 22an, 23an eta 24an asteburu-pasa antolatuko du Tertangako etxean, Amurrion. Irteera martxoaren 22an, ostirala, Laudioko Kultura Etxean 17:45ean izango da eta itzulera martxoaren 24an, igandea, Laudioko tren geltokian 16:45ean. 2006tik 2013ra bitartean jaiotako haurrei bideratutako ekintza da. 40€ko prezioa izango du, barne egonik lo egiteko lekua, dieta eta garraioa.

Euskara, elkarlana, natura, elikadura, sormena eta autonomia landuko dute haurrek.
Martxoaren 13an izango da gurasoentzako batzar informatiboa Laudioko Kultura Etxeko Arraño aretoan, arratsaldeko 17:00etan. Izena emateko orriak Kultura Etxean bertan lortu ahalko dira, eta datuak beteta, martxoaren 10a baino lehen utzi beharko dira Kultura Etxean bertan. Informazio gehiago jasotzeko idatz ezazue izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora edo dei ezazue 688 726 665 telefono zenbakira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide