Erradikalak gara antzezlana ikusteko parada egongo da Laudioko Kasinoan datorren martxoaren 3an. Arratsaldeko seietan izango da emanaldia eta sarrera doakoa izango da.
Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal aktore eta ipuin kontalaria igoko dira taula gainera, "erraietatik" aritzeko asmoz, "umorez, erroetara iritsi nahian". Bertsoak eta bakarrizketak baliatuko dituzte horretarako. Obrak 70 minutuko iraupena izango du eta helduei bideratua dago.