Laster Laudioko Udalak zerbitzuz kanpo utziko ditu Latiorroko eskailera mekanikoak gauez. Izan ere, auzokideen ustez, zarata handia egiten dute eta atsedena oztopatzen dute.
Udalak zehaztu 23:30ean blokeatuko direla goizeko 05:00etan pizteko. Hau da, Renfeko gaueko azken trenarekin eta goizeko lehen zerbitzuarekin egingo dute bat.
Bide batez, Jon Ander Altube alkateordeak azaldu du maiz matxurak daudela eskaileretan "sabotajeen ondorioz". EH Bilduko ordezkariak argitu du jendeak larrialdiko botoi gorria sakatzen duela arrazoirik gabe.