Laudioko Udalak 80 urtetik gorako herritarren artean ikerketa abiatu zuen 2016an. Horren ondorioz, erakundeak jakin izan zuen udalerrian 1500 lagun baino gehiago daudela adin tarte horretan:
Horien artean 225 guztiz bakarrik bizi ziren azterketa egiterakoan eta tokiko zerbitzu publikoek behatu zuten isolatuak bizi ziren edo ez, besteak beste.
Herritar horientzat bideratu zuten su-detektagailuen programa, euren segurtasuna bermatzeko eta euren egoera gehiago kontrolatzeko. Kolektibo horren %75ak onartu zuen tresna jartzea etxean, guztira, 155 lagun.
%18ak ukatu zuen eskaintza eta besteen egoera aldatu da. Hau da, senideekin bizitzera jo dute edo nagusien egoitzan daude orain.