Hurrengo egunetan Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 43 urte beteko ditu eta horren harira emakume sahararrek kongresua deitu dute Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetan, Algerian.
Jardunaldien helburua da nabarmentzea emakumezkoek errefuxiatu kanpamentuetan egiten duten lana eta, aldi berean, pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak, bereziki Marokok okupatutako lurraldeetan, emakume ekintzaileen desagerpenak eman baitira toki horietan.
Laudioko Udalak Euskal Fondoa kooperaziorako erakundearen bitartez ekarpena egiten dio Bukra herriari eta horregatik gonbidatu dute. Berez, tokiko erakundeak 11.000 euro bideratzen ditu egitasmora.
Atzo abiatu zuten kongresua eta bihar amaituko da. Laudioarrak asteartean itzuliko dira. Bitartean, ezingo dute bihar egingo den udalbatzan parte hartu. Adierazpen instituzionala eztabaidatuko da bertan Errepublika Sahararrari babesa emateko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide