Ostiralean lehiatu zen Euskadiko Txapelketa Donostian, Anoetako kirol pista estalian, eta Naiane Bravo Llamosasek irabazi zuen 60 metroko lasterketa. Sub-20 kategorian egin zuen eta bere marka 7,94 segundokoa izan zen.
Laudio Atletismo Klubeko kideak nabarmen hobetu du duela aste batzuk egindako denbora. Izan ere, asteburu honetan Espainiako Txapelketan parte hartuko du eta gutxiengo marka bete zuen sailkatzeko; 8,03 segundo, alegia.