Ekimen berri bat jarri du Omniak martxan. Alderdi politikoak inkesta bat bidali die bizilagunei, egin dituzten asanbladetan eta antolatu dituzten puntu parte-hartzaileetan jasotako iritziak aztertu ostean.
Hiru bloketan banatu dute galdetegia: Lurraldea, Hiritargoa eta Antolakuntza. Hainbat galdera planteatzen dituzte bloke bakoitzean, eta amaieran aukera ematen diete bizilagunei euren iritzia plazaratzeko. Era berean, galdetegia entregatzeko hainbat aukera ematen dituzte.
Galdetegia etxean jasotzen ez dutenentzat, alderdiak hainbat bide jarri ditu eskura: omniainiciativaekimena@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea, 688 84 91 58 whatsapp zenbakira idaztea edo Omniaren egoitzara jotzea (Oketa kalea 12, behea).
Inkestan lortutako emaitzak baliatuko ditu alderdiak udal-hauteskundeei begirako "programa parte hartzailea" garatzeko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide